Nintzan enaz!!!
I
Udako goiz-alde ixarratu baten
Etxekuok pozez egun sentian,
Itxasora giñan joan alkarregaz,
Barre algaraka geure ontzian,
Jolas egun on bat iragote arren
Lurretik urrintxo uren erdian.
Iru seme ta erran euren semeakaz
Bixardun, ezdun ta gazte gazteak,
Neu nintzan bakarrik agura makurra
Ditudazalako asko urteak;
Baita zer eraso lobak asten jataz
Antxiña ziranak izan umeak.
Aitaita, zergaitik eztozu kantetan
Itanduten eusten naustuak danak?
Erantzuten deutset motel sarri dagoz
Lenak gomutetan ni lako zarrak,
Kantau bear bada; baña gaur nik kantau
Gura neukez betso barriak danak.
Poz-pozik kantauko nituke gazteak,
Nor egon leiteken zuen sasoian!
Geiak zeinbat gura daukadaz urera
Zeru ta ludira begiratzean,
Antzak atonduten, baña, non antzia?
Non daukat burua lengo bestean?
Alan aor bat entzun egizue:
Idargia lotsaz goi urdinean
Zurbil, lotsaz, doa jagi jakolako
Arro Eguzkia bere aurrean,
Itxas egaztiak poztuten dirala
Arpegia berak erakustean.
Neurtitzok amaitu egin ordurako,
Asi ziran, gora! gora! aitaita,
Eta gitxienaz ordu laurenean
Jarraituten dabe txaloz goraka,
Añbeste dearrek, anbeste garraxik,
Belarriok isten deustez gortuta.
Alboko tramanku bateri neutsala,
Begiok itxirik neure artean,
Diñot: itxasoak, ai! neurria dauka,
Joan eta joan, munan jotean,
Gure bixitzeak daukala berbera
Eriotzeagaz tope egitean.
Ganera eukala sabela zakona
Eriotzearen antz ta giñuan,
Ez datorrelako batek zein besteak
Iruntsi ezkero barru barruan;
Batzuk arrañentzat, besteak arrentzat,
Zetara gatozan beñ ildakoan!
Itxasoa zeñbat gaztek iragoten
Daroe, arriskuak irago arren,
An doa asaora bertan ikustera
Sakela gixendu urrez aldaben,
Itxasoak asko itoten dau baña
Urreak eztaki iñor itoten.
Alan itxasoa baño zakonago
Gixon askok dabe barruko osiña,
Diru-egarriaz jakela erretan
Barruko ontzitxo bete eziña;
Zelan ganez eiten ez ete dau berak
Ixanik biotza koskor txikiña?
Ganezka itxasoa sarritan nik dakust
Bitzez orroeka egon eziña,
Agertzen dabela artegatasunaz
Larregik deutsala emoten miña
Zekenik sakela asko bete arren
Orditu urreaz iñoz egin da?
Badakit ziertu iñoz eztabela
Diruak asetu zale itsurik,
Gaztez zeken dan zarrez zekenago
Zekentasunean dago sarturik;
Beste bizioak zarrez ilten dira,
Eriotzara arte ez il zekenik.
Itxas-zelai eder baten antzekoa
Bixitzan antxiña irudi jatan,
Lamiña bati beñ otsezti ederrak
Uren bastarrean entzun neutzazan,
Goxa zan au eta gabera baño len
Illetea joten non ak derautsan.
O! guztiok dogun aldatu bearra,
Gelditu bagako aurreratzea!
Ixana ixan zan, joana amaitu,
Au da biurtuten ez dan gauzea;
Kerixan daukagu bixitzeak daukan
Irudi bat bixi ezin obea.
Alan gomutetan konorte bagarik
Sena galdu daben baten taiuan,
Begiok lo gitxi egin ebelako
Loak lotu lotu bere loturan.
Eustazan, baña aren lotura añ lodia
Loben otsak eben eten beñgoan.
Iratzarriaz bat diñotset, ai! lobak
Bixi zare egun loratsuetan,
Geu bere ibilten giñan nebarrebak
Zuek orañ legez gazte egunetan,
Ijiji, ajaja, astrapaladaka
Joka, zarataka ez ta baidetan.
II
Uda barri da gazte antzekoa,
Zarra da negua dirudiana,
Gaztea edo nun ezagututen da,
Burua arin da loka daukala,
Iñox, iñon, al da non, nox eta nor,
Igerturikoa ezetu dana?
Zeñek zauzakean joan, ez etorri,
Orañ arte egin oi dauskuzuna,
Zure balioa noraño eltzen dan
Neurtuten galtzen dot sarri zentzuna;
Geroa badator, itxaron eginda,
Doianari ezin geratasuna.
Eztago geldirik emen ezer bere,
Sortu danak dauke jaiokerea;
Jaio danak dauka aguratutea,
Agureak laster eriotzea
Ta eriotzeak sekula betiko
Begien aurretik exkutetea.
Enintzan ni ezer orañ eun bat une
Zu gaur legez, Jauna, bardin ziñean,
Eta beste eun bat irago orduko.
Bakit zer ixango danok garean;
Jaungoikua utsik beti da beti bat,
Len, orañ, gero ta betiraunean.
Euzkadi, 1905, I
|