 |
Flora guztien artean ederrena dan Floriari Maiatzeko illean
Nor da jagiten dana orren goix,
Orren egogi,
Orren bekoki leun ta argia
Agertzean,
Inguru dana jantzirik orren
Bake dontsuaz,
Orren gozoro zabalduagaz
Aixe artean?
Ori balitza legez ekatxen
Ondoko arku,
Ori balitza legez goix eder
Sort-aldean,
Ori balitza legez ill danen
Erregiña bat,
Orrek pozturik goia ta beia
Ainbestean.
Zeiñ arte-zalek egin ete dau
Orren ill eder,
Zeiñ eskuk moldau orren ederto
Pare baga?
Zeiñek atondu orrenbestean
Bitxi politez,
Orrek ill danak atzean isten
Dituala?
Zeiñek, bai zeiñek, eta nok baña
Uste eikean,
Orrenbesteko ekatx-indrisken
Ondorean,
Egun batetik bestera jaio
Egingo zala
Orren ederrik Flora jantzirik
Gorputzean?
Zabaldu-izuez zeuen kolkoak
Lora politak,
Sabeltxoetan dozuen usaiñ
Ori bota,
Or ezkutaurik probetxu baga
Gaur itotea,
Ezelanbere iñorentzako
Ondo ezta,
Jaiorik dago zeuen erregiñ
Flora planta,
Maiatz ederra dakust, dakust bai,
Nik jaiota,
Nik entzun deutset iñoz ez lako
Soñu aldia,
Txori politai txorrotxioka
Oni jota.
Eta beronek entzundakoan
Soñu aiñ onak,
Eskinte arren beronen ondran
Egin dana,
Nik ikusi dot bere begiak
Zuzendutera,
Eleixaruntza flora guztien
Floragana.
Nor ikusirik Illargiaren
Gañean zelan,
Izar ederrez koronadurik
Dagoala,
Gure Flor onek bere koroia
Dris drask kendurik,
Oñen azpian ipiñi deutsa
Bereala.
Arin aringa, agaitik doa
Jenterik asko,
Ikusitera zelan dagoan
Edertua,
Jaio bagarik ez eban egon
Bear ill onek,
Dalako berau illen artean
Ill dontsua:
Onek edertu oi dabelako
Jaungoikoaren,
Ama Dontzella Maria lora
Aiñ goitsua,
Zeiñ dan ederrez edergarririk
Edergarrien,
Edertuteko Jaunaz ostean
Goi-zerua.
Ondrau egizu, Maiatz planta,
Maiatz obe au,
Ondrau, zergaitik dan Jerikoko
Larrosea,
Ondrau, dalako Sionerako
Aukeratua,
Maiatz guztien ikasleku ta
Eskolea;
Ondrau, dalako lora guztien
Ortu itxia,
Ondrau, dalako birtute danen
Baratzea,
Ondrau dalako Paradisu bat
Bizi izateko,
Zeruetako agintari ta
Erregea.
Erdue, erdue, erdue neskatx
Israeltarrak,
Ondreta arren orren eder dan
Dontzellea,
Agur, esanaz, agur loretan
Lora bakarra,
Agur zeruko Lorategiko
Lora-Andrea;
Zeru guztiak kantau begio
Pozen pozagaz,
Ondra guztien ondragarria
Da Maria,
Ondrau zergaitik Aitak Alaba,
Semeak Ama,
Ta Espiritu Santuak daben
Esposea.
Euskal Erria, 1887, XVI
Euskalzale, 1898, II
|
 |