Bazkari merkea
—Trabenan zuk jaietan bazkalduten Patxi,
Dozula nik badakit gastauagaz gitxi
Zelan arrano dabe ainbeste aragi,
Emoten eta kobrau utsik erreal bi?
—Neu bere orrek Peru, pentsetan nau jarten,
Aragia ain merke non daben erosten;
Baiña, txakur zeiñ katu an diranak sartzen,
Igertzaka ei doguz guk geuk ateraten.
Euskalduna, 1902, 249
Euskal Erria, 1903, XLVIII
|