Danakiñ eziñ
Justak bazierduan etxea garbitzen
Goi be eta bazterrak loi bagarik isten
Noz amaraun batean trabau zan eulia
Ta amarratza daoako kentzera bizia
Justak zelan eskuan eukan ixuskia
Salbau eban eulitxo errukarria
Non amarratza barriz lurrera zan jausi
Ankeaz ete eutsan lurrari egotzi.
Ez lenago eutsalako ak egiñ igesi
Nogan gura ebanik ez eban jaritxi
Ez da mundura jaio berea danakin
Al ebanik gaur arte naiz egin alegin.
Euskal Erria, 1902, XLVII
|