Kurutzean josia izan bedi
Amalauduna
Jaungoiko baten Seme bizia aurrez eguan,
Eskribiduta zetara illgo zan lurrean;
Isaias batek iragarrita eukan moduan,
Egiaztu da utsik bagarik Jesusegan;
Erru bagea gaur erruduntzat txarrak munduan,
Arturik, jarri dabe aiñ leku samiñean;
Eskertasunik baltzean artu daian buruan,
Mesede utsik egin dabenak gizartean.
Jueztxo baten epaiaz dago untzez lotua,
Illten kurutzan danoen Juez Nagusia;
Zeñ etorri zan erakustera zer dan mundua,
Eta zer egin jaritxiteko guk gloria,
Baña, txarrentzat zelan dotriñau etzan gozua,
Ots egin dabe: kendu bekio bai bizia.
Euskal Erria, 1898, XXXVIII
|