Gure eguzkia amatau da!!
Eguzkiari aldi danetan bertsolariak
Goratu deutsez daukazan doe eregiak,
Illuntasunai gerra egiten dakuselako,
Iratzarturik lo eukezanai len begiak.
Poztuten ditu titiko seiñak bere argiak,
Poztzen umeak, gazte, garako ta zartuak,
Beragaz naste beroa bere dakarrelako,
Biziarentzat biak nai eta nai ezkoak.
Poztuten ditu landarak, erneagaz batera
Zabaldu lorai eragin euren kolkotxuak,
Pozgarrituten ekin geiago goisetan bere
Dirudiela perlakaz jantzi-ta kanpoak.
Poztuten ditu bizitzearen korrontak sartu,
Einda arbolai ipini arte bizkortuak,
Baita abere, piztia eta bizidun danak,
Zeintzuk illunez litzatekezan ondatuak.
Berak ipinten ditu kantari txoriak pozik,
Berak saltoka abere gatxik bagakoak,
Berak zuzendu bidez galduta aurkitzen zana,
Ta batez bere begiz ikusmen gitxikoak.
Ikusmen gitxi guk bere geunkan Arana, eta
Zuk dirudizu lege zarretan gure eguzki,
Ez dot ikusten kondairan zure izpi zorrotzai
Aurrez aur bestek eurai deutsenik gogor eutsi.
Bizkaia iñok lotu bagea zelan izan zan,
Zuk argitara emon zenduan liburuan,
Irakurrita daukaguzanak gordeko doguz
Ill arteraño biotz barruan ta goguan.
A da izar bat Bizkaiarentzat argitsuena,
Zuk ixetuta aurrerantza gu argitzeko,
Zuk añan ez dau bestek zabaldu euskal federik,
Izango ete da ondorik norbait bardintzeko?
Apostolu bat ziñan benetan, euskaldun ona,
Galdu dozuna bere on arren osasuna,
Euskalerriagaitik zuk galdu dozu bizia,
Baita ez gitxi iñola bere ondasuna.
Zeure Aberri maiteagaitik dana emoten
Sabiñ, zu zara bardin bagako bat bakarra,
Izarrak asko badira bere goi urdinean,
Euren nagusi, nor da Arana, bat ezpada?
Bat edo batek izan bear dau an bere nausi,
Zuri bajatzun gure artean auxe gertau,
Zelan ez doguz zure doe ta on aiñ andiak,
Euskaldun utsok eurak egingo gaur alabau?
Odolez izan arren euskaldun, maketo antza
Berbaz zeunkala zenduanean ezagutu,
Mingaiña bere etziñan jarri oso ta garbi
Euskaldundu ta, egin artean gure maixu.
Zeiñ gitxik daben orrenbestean burua ausi!
Zuk legez gabak euskaldunduten zeiñek galdu?
Bagareala zerbait euskaldun uste badogu,
Zu zara Zentoi eta nanoak bakarrik gu.
O ezbearra eneban uste eriotzeak,
Tantai gazte bat alan botako zinduzala,
Negarrez gagoz gau eta egun zure anaiak,
Damuz gaur dago intziriaka Ama Euskera.
Ill jakolako semerik onen indartsuena,
Ausi besoan berak ekarren makulua,
Jausi ez dedin Ama ainbeste gizaldiduna,
Nor izango da Sabiñ añako morroskua?
Zentoi bat utsik nik ezautu dot euskalduna ta
Zeinbat ete da euskaldun danen kopurua?
Gorputzez zentoi bazan Altzoko mutill andia,
Biotzez etzan Aranatar bat burutsua?
Bera zan bada euskaldunetan agiriena,
Bera egin zan bazter danetan ezautua,
Euskal-legetan bera izan zan Eguzki argi,
Argituteko argi bagako gisajoa.
Bera ill arren ez dira illgo bere lumeak
Eskribiduta itxi dituzan gauz andiak,
Ze bide egin aurrerantzean bearko daben
Urratuteko maketoaren lokarriak.
Euskal erriko eguzkia zu Sabiñ zeu zara,
Iratzarteko erdaldun amesdun guztia,
Argitutean oso daukagun itsumendia,
Salbauko dogu Jaungoikoagaz Aberria.
Euskalduna, 1903, 316
Ibaizabal, 1903, 101
Euzkera, 1930, I
|