Veni Creator Spiritus euskerara biurtua
Erdu Espiritu Santu, amodioz betea
Ikustera zuri deika dagotzun arimea;
Eta zure gorenengo graziagaz bularrok,
Sutu-izuz, maite zaiezan Altsu orrek egiñok.
Doe guztiz Goikoaren Bitarteko on zuri,
Deitzen jatzu ta betiko bizitzako iturri;
Espiritu gozagarri, karidade berua,
Deitzen jatzu zareala baita sugar dontsua.
Zazpi doietan gugana ariman sartzen zara,
Aita Jaungoikozkoaren o! agintza leiala;
Noren esku eskumako atza zara zu,
Berbetan ta errazoian zuzenduten gaituzu.
Sartu-iguzu zentzunetan zure argitasuna,
Aldendu biotzetatik dogun epeltasuna;
Gorputzaren griñak itxi daiguzan oiñpeturik,
Zure betiko birtutez arimok indarturik.
Zugaitik urrindu eta arerio gaiztoa,
Gozau daigun iraunagaz bake egiazkoa;
Izan zakiguz giari daroagun bidean,
Ez gaitezan iñoz jausi pekatu ta gatxean.
Zure bitartez ezautu daigun Betiko Aita,
Aren Seme bakarra ta altsua bere baita;
Bietatik zatozan zu, Espiritu Santua,
Zugan dogu barriz geure fede bizi osua.
Gloria dana daiogun emon Betiko Aitari,
Ta eriotza azpiratu eban Seme Jaunari;
Baita Espiritu Santu amodiotsuari,
Orain, gero eta beti, Iru ta Bat danari.
Euskal Erria, 1896, XXXIV
|