Eriotzeari
Amalauduna
Agurtzen zaitut o! arerio bildurgarria
Mesede asko dakizulako bere eiten;
Agur kastiguz bazara bere Jaunak jarria,
Zergaitik txarrak dituzun bere asko ontzen;
Agur, guztioi ebagi arren zuk bizitzea,
Orregaz danok gaituzulako bardin neurtzen;
Agur, zuk emon arren biziai ordu larria,
Baita zergaitik dituzun bere batzuk poztzen.
Baña o! zeinbat negar kurriska dozun lurrean,
Geldituetan, Eriotzea, zuk eragiñ!
Beñik beiñ, nire guraso, ume ta andrea iltean,
Naikoa zauri biotz onetan dozu egiñ,
Eta bildurrez naukazu beti sustu artean,
Nok zuk deustazun barriro bere emongo miñ!
Euskal Erria, 1896, XXXV
|