Gure Aretx Maiteari 1898.ko garagarrillaren 21.an
Amalauduna
Libertade on zarren bandera eta Arbolea,
Zeñen azpian euskaldun Foru ta legeak;
Agintzen eben juramentaurik zintzo zaintzea,
Gaztelar edo erdaldun ziran erregeak;
Erreñaldiai askori emon eriotzea
Beutsen, eta zu, noz jaio ziñan denporeak,
Aztu eragin badeusku bere Aretx maitea,
Orregaitiño badirau zure bizitzeak.
Gobiernoak dakustaz iya zuri orria,
Legez aldatzen Europan zeinda Amerikan,
Ipinte arren bakotxak bere lege barria,
Euskalerriak baña, zarragaz nai dau izan,
Eukirik beti zuk goian buru berde zutia,
Asabak legez ortxe agurtu guk zaiguzan.
Euskalduna, 1898, 99
|