 |
Ordi baten poza
Katuagaz kalean
astelen batean
Karlos zapataria
zabuka bajoian
joakola mutiko
pillo bat atzean
mix-mix deitzen eutsela
pitean, pitean.
Permin bere egokan
begira etxetik
adurra eriola
poz arren aotik.
Ta Karlosek diñotsa:
—zu orrelan Permin,
zek poztuten zaituzan
gura neuke jakin.
—Ara gomutetean
jai ta domekakin
zeu legez ibillteko
mutill txikiakin.
Euskal Erria, 1901, XLIV
Euskalduna, 1901, 182
|
 |