Jaungoikoaren eskua
Amairu-garren Leoni ogeitabost urte Aita-santutzan egitean.
I
Goratasunen goratasunak
Umant bateri gaur emon
Poztu gindekez, pozez gañezka,
Pozen pozetan bere egon
Pozik pozaren poz andiagaz
Amairu garren dan Leon,
Daukagulako Ontzia zaintzen
Egite arren geu jagon.
Lenago geunkan Pio ill zan da
Ordeko bere lanetan,
Leon piloto zolia da ta,
Ez dago bildurtu zetan,
Onek timoia daukan artean
Beso biakin benetan,
Euki daikegu biotza zabal
Ekatx zeiñ aise dongetan.
Garraz, tutarras, baita tatarraz,
Aurrean garratzak pillak
Aise otz otzak, ipar zorrotzak,
Otz baga odei otsgillak
Badaroakuz, eta osgarbi
Jartean zeru urdiñak,
Osoro poztzen eztauz gabetan
Bidea galdu egiñak?
Larratu arte larra goietan
Larri daroaz ardiak,
Larregi zaiñak maite baditu
Naiz larrez mindu oiñ biak,
Eta, zelan ez, gura ezpadau
Paduraz galdu erdiak?
Eztauz artuko mendi eskerga
Eregiaren egiak?
Izar danetan Febo daukagu
Buru ta ugazabea,
Lau oiñdun danen artean legez
Danen nagusi legoia;
Zelan ez kantu nik ogetabost
Urte oneitan gurea
Dala Erromak itxian daukan
Aita zar urtez betia?
O! gure Aita, Maisu, Iparra
O! Pilotorik onena!
O! Elizako goi urdiñean
Izarrik eregiena!
O! gure Artzain ta agintarien
Artean lenen lenena!
Ze zorigatxa zure soldadu
Izan nai eztabenena!
Bai, zu zaitugu guztiok Aita
Eta guraso lurrean,
Ill arteraño nai geunke bizi
Zeure etxadi maitean,
Giltza andi ta sendo orreikaz
Eriotzea eltzean,
Goiko ateak zeuk zabalduta,
Zeruan sartu gaitean.
Baita zu zara Maisu argi bat,
Guri irakastekoa,
Zure jakintza dana dalako
Zerutik jatsirikoa,
Bestelan zure erakutsiko
Liburu arritzekoa,
Ez da garrezko liburu eder
Itsuak argitzekoa?
Bai, zure berbak Ipar-aizea
Legez dira me zorrotzak,
Desegiteko gizon askoren
Buruetako lañotzak;
Ainbeste al dau eze zure itz
Leun me beiñ bere ez mingotzak,
Eragosteko erreñuetan
Jausten eurizko odoltzak.
Baita zeu zara piloto argi
Bestelan gure Ontzia,
Onezkero zan aize txarrakaz
Atxak jo eta ausia;
Baña gietan zelan daukazun
Jakituria andia,
Doaku zuzen bere bidean
Aiñ tresna miragarria.
Baita zeu zara Zeruko zuzi
Gaurik bagako argia,
Zure argitan bizi dalako
Kristoren gizon guztia;
Iruertzeko Eguzkia da
Zure argitzalla argia,
Erdi erdian berak eztauka
Itxiten ez dan begia?
Baita zeu zara artzaiñen artzain,
Baña aiñ artzaiñ argia,
Begiratzeko nai noz bitzuai
Zarealako zolia;
Bestela zeñek gaurko otsoai
Sartu ikara larria?
Zu ezpaziña Legoia bera
Pristien bilduragarria.
Baita zeu zara, munduak baki
Agintari ta errege
Baña koroia gaur ostutea
Diñoe ei dala libre;
Libertadeak libertadea
Emoten badau aiñbeste,
Euskeraz ez da ondo esana
Gogorrena da alkate?
II
Nor leitekan gitxienez gaur
Parnason izan ezauna,
Amairugarren Leonen gisa
Nor musa danen laguna,
Idigi daizten irudimena,
Zentzunduagotu zentzuna,
Argitu adimen, bekor, bekor au,
Itsu, odeitsu, illuna.
Enaz ni bada Joakin Pezzi bat,
Gitxiago naz Omero,
Ezta Zizeron, Salustio eta
Euskalerriko Obidio;
Non barriz Dante? non Birjilio?
Nondik norako Orazio?
Ausaz Atenas eskolatsu da
Ikasiteko Otxandio?
Eztakit latin, ezta greziar,
Eta ez ondo erderaz,
Augaitik deutsat seme alabai
Beti egiten euskeraz;
Erriko eskola gitxia dakit,
Enaz argitu bestegaz,
Gizon aberats, zein, zelan izan
Noz ta non diru bategaz?
Ez uste iñok mendi koskorrak
Ura daukola ugari,
Ez uste bada kandela motzak
Luzaro leiala argi,
Ez uste txankaz motz eta zarrik
Leiteta asko ibilli,
Egunez zelan nei Durangotik
Ia joan da etorri?
Agaitik dakit neuk ikusita
Urkiolako mendiak,
Neguan busti egin ezean
Unetaraño erraiak;
Etxakoz udan asko mututzen
Iturri urri murriak?
Bakarrik kantau egin bearraz
Eztira aurkitzen txoriak?
Gaur, nondik izan naikoa bere
Lekit barruko ontzia
Pill, pill, ta klan, klan eta tantaunka
Antxina dan au asia?
Baldin nekatu egin bajako
Lengo eztarri zolia,
Non goratu leit duiñ daneraño
Leon goratugarria?
Goratuko zaut, baña, alabere
Tantai zar berde berdea,
Mundu guztiau kerizpetzeko
Dalako zeure zeurea;
Nok asmau eban zuen armetan
Bere zugatz bat jartea,
Zerura eldu agiñik zeiñek
Dakarren bere puntea?
Nok asmau eban bere atzea
Urdin zedilla ipiñi,
Bere gañeko eitamu danak
Garbi daitezan agiri?
Zertako dauka izan bat goian?
Zertako beian lora bi?
Ostarku gisa gerriko batek
Zertan daroa ebagi?
Erantzun begi ni lego naz da,
Orretan danak zolia,
Erantzun begi an badakusan
Jaunaren esku garbia;
Leon badazau esan bei oso
Susmetan daben guztia,
Ta a baietz esan an dakusala
Ezkutapen bat andia.
Lego naz, baña, neuk ere bakit
Dala fedeko egia,
Legokeala Jaunak nai baleu
Lo legez mundu guztia;
Orri bat bere zirkinduteko
Nai bada aren grazia
Zer bearko zan atonduteko
Eskudo aiñ miragarria?
Esan daiala gizon lurkorrak
Gura dabena gaur esan,
Nik kantauko dot etorkizunak
Garbiro zeiñek dakizan;
Jazotekoak jazoak legez,
Zeiñek aurrean daukazan,
Izana, izaten, izateko ta
Irurak non bat jakozan.
Eta, ez dira jazoko barriz
Zeure agintza garbiak?
Lenago ustel badabe emongo
Mundu ta zeru andiak?
Irusur eta lau mutur bere
Egin bagarik guztiak,
Isill isillik argira emonik
Bakotxa beren aldiak?
Alperrik dabil gizonik asko
Ia bi milla urtean,
Eleizearen Ontzi ederra
Ondatuteko ustean;
Jesus badago beti guregaz
Nor gure kontra lurrean?
Ez al dakiguz arek esanak
Pedrori egun batean?
Ez al dakiguz jazo direan
Goibera andietatik.
Gaur tronuetan dagozan asko
Biar eskean lurretik?
Ibilli dala, ezpada entzun
Eta bildurtu bertatik
Ak ziñoanaz antxiña antxiña,
Isaias baten agotik.
«Bai, etorriko dira Zugana
Arerioen semeak
Zure lorratsai mun egitera
Makurrik biotz bageak
Eta Zugana lotzen eztiran
Naziño-Erreñu guztiak
Desagertuko dira lurretik
Batzuek eta besteak».
Euskal Erria, 1903, XLVIII
Ibaizabal, 1903, 64
|