 |
Goruntza zeruetako erregiñari, bertara igo zaneko egunean
Ene adiskide On José G. Oregi, abade jaun eta Euskara zale jakitun andiari
Zeruko garrak nozbaiten sutu
Egiñ oi badeust,
Espiritua egatu daian
Edo nora,
Batez bere gaur duda bagarik
Ixiotu deust,
Igo dagian odeiak baño
Goragora;
Ez begit arren, oraiñ bialdu
Musa laztanak
Gogo-argirik izanenean
Mundukorra,
Zerren goigoian izardun aroz
Koronau dan ak,
Aldatu deust gaur beeko gogo au
Zerukora.
Ene kant-otsak uger egiñ bei
Lur zabaletik,
Garaitz andi bat dalako kantau
Nai dodana,
Eriotzea azpiratuta
Orra lurpetik,
Emakume bat zelan jagi dan
Biztu dana;
Ea, begira daiogun nora,
Doakun nora,
Ikusi zelan goruntz igoaz
Badoiala,
Odeizko jargoi eder batean
Goruntz ta gora,
Goian jartera Erregiñatzat
Bereala.
Goruntz badoa inguraturik
Aingeruakaz,
Goruntz badoa entzunaz kantu
Aiñ eztiak,
Goruntz, bidera urten jakozan
Zerutarrakaz,
Goruntz gozaurik joten deutsezan
Otslankaiak;
Goruntz badoa ikaraz dar dar
Jarten dirala
Zorioneko eta doatsu
Eregiak,
Dakielako egundo sortu
Len ez ebala,
Allagiñako Emakumerik
Erbestiak.
Goruntz doaku, goruntz ta gora,
Bee isten gaitu,
Goruntz jarraitu gura deutsagu
Begiakaz,
Goruntz begiok ukatu dabe,
Eta jarraitu
Goruntz daiogun oraindik gora
Biotzakaz;
Izarrak baño gorago goruntz
Jaso daiguzan,
Goruntz bagoaz espirituko
Eguakaz,
Zeruan, esan daigun Maria
Zelan sartu zan,
Ta zelan artu eben jai eta
Piestakaz.
Baña gorago goruntz ezinda
Bear dot beian,
Jausi barriro goitik beruntza
Nik munduan,
Zergaitik ezin dodan goruntza
Gorago goian,
Zergaitik sartu ezin al nazan
Goi dontsuan;
Goitik beeruntza nekaurik nator
Ene egalak,
Bizitza amaitu dakidan arte
Eremuan,
Au amaitzean goratu nagi
Goruntz joan dan Ak
Goruntza gora sartu artean
Goi-zeruan.
Euskal Erria, 1886, XV
Euskalduna, 1889, 155
|
 |