Agurrak
Neure lloba frai Eusebio Txinatik bere amari kantetako ipiñiak
Agur Euskalerriko lur beti berdiak
Mendi, atx, lan, iturri, arro ta itzalpiak.
Agur ola-errotak, baserri ta erriak,
Errekatxo, erreka, ta erreka errimiak,
Ekarri nau Txinara egarri erriak,
Argitzera errukarri errurik bageak.
Ain urrin etorteko urten nebanean,
Agur bat egin neban samurra etxean,
Arrezkero amarik eztakust aurrean
Baiña gogoratzen jat goizean goizean,
Jaunari eskatzeko meza emotean,
Bizi dedilla ondo baita ill bakean.
Bizi zaitez bai, ama, euskaldun lurrean,
Euskaldun oitura ta euskaldun legean;
Euskalerrira atzera eltzen nazanean,
Billatuko al zaitut osasun onean,
Baiña agur ordura arte, agur bitartean,
Agurtu arren, ama, zaukat biotzean.
Euskal Erria, 1903, XLVIII
|