 |
Bilboko ongietorriak Sarmientori
Orren dotore Argentinatik
Urten ziñean ontzia,
Gure aldera bazentozala
Artu ezkero barria,
Noz etorriko begira estu
Egon da Bilbo andia,
Bere portua izan dakizun
Zuri ostatugarria.
Plaza orreri bertan sartzean
Agurra eiteagaitik,
Usetan diran kañonazoak
Bota dituzu bertatik,
Jotorriakaz zeintzui lagundu
Deutsen garaiak lurretik,
Erantzutean batak besteai
Zoli ta leial atzetik
Zarata onak jira eginda
Mendi askoren artetik.
Jentea zaintzen bazeunkan bere
Molle barrian ugari;
Galean eutsun jagon-lariak,
Señakaz laster igarri,
Euren bitartez bertatik Bilbon
Jakin zanean gauz ori,
Bezentozala ia urrean
Atsegiña zan aiñ andi,
Bear dan añan nire lumeak
Non paperean ezarri?
Ibaizabalen bazan ugari
Gorturik jarri artean,
Txupiñazoa, etxaplerua,
Baña aldikada luzean;
Banderea ta gallardetea
Batian eta bestian,
Ez da ikusi ontzirik alan
Jantzita beste batean,
Ez ikusiko bagara bere
Biziten berreun urtean.
Edozein eban ikaratuko
Bilbotik urten dabenak,
Konsul, Diputau, Gobernadore,
Gizonik eregienak;
Batzokietan diranak buru,
Damarik argituenak,
Ta albistarien zuzentzalletan
Izango ziran txarrenak?
Bai, askok urten deutsu Abrara
Joten musika soñuak,
Ta izentauriko Jaunezko aldra
Eskubidetan autuak,
Galaz jantzirik artzeko zure
Ain itxasgizon goikuak,
Antxe betiko anaiatzera
Doatzuz danak prestuak,
Etorriteko guztiak gero
Artzera Bilbon txaluak.
Ibaizabalgo urak doatzuz
Pozpozik laztandutera,
Bestetan baño aguruoago
Daroielako juera,
Santurtzek badau barrerik asko
Zu elduteaz urrera,
Txitxia baldin ezpada poza
Ondarrak artu dabeena,
Ez da zoratu egin osoro
Portugalete ederra?
Bizkaia izen daukan zubiak
Zurturik zaitu ikusi,
Esan gurarik etzaite arren
Irago nire azpiti,
Arriskuetan etzaite jarri
Ez asko eta ez gitxi,
Obeto dozu toki orretan
Lo egin nasai egoki,
Damugarria litzateke miñ
Eitea zu lako bati.
Fabriketako tximinia askok
Barriz gaur dauke damua.
Apurrik bere burua,
Keiak egiten deutsue baña
Ongi etorri gozua,
Igorik gora artuteraño
Egan odeien lekua,
Esan nai dabe: «bisi dedilla
Fragata Arjentinakua».
Bost egunean izango dira
Fiestak asko aurrera,
Soñu, bazkari, zezenak eta
Ikusgei asko gañera,
Bizi daitean Sarmiento itz
Goitizen argi ederra,
Berau dalako Arjentinako
Seme eregi batena,
Lumadunetan zeiñ zan argien
Presidentetan onena.
Ibaizabal, 1902, 32
|
 |