 |
Mariari bere sorrera garbian
Andra aundi bat
Zara munduan,
Barriz Zeruan
Erregiña,
Jaungoiko batek
Dontzella ta Ama
Mirari batez
Zu egiña.
Grazia danaz
Zara jantzia,
O zu Maria!
Edertoen,
Goixeko izar
Argia zara,
Poz-gei bakarra
Gizonaren.
Testamentuko
Zara kutxia,
Jazar-aulkia
Salomonen,
Bake-ostarku
Baita zara zu
Sasi ez dana
Suz erretzen.
Joseren zigor
Loraz josia,
Ate itxia
Erruari,
Zara sorreran
Asieratik,
Burua ausia
Luziferri.
Euskal Erria, 1883, IX
|
 |