Ondo esana
Don Linok amaitzean jauregi barria,
Erautsan erakusten danai jantokia,
Eta ikusla bati bere eretxia
Eskatzen deutsa guztiz zalako zolia.
Nok erantzuten deutsan: Jauna bart apaldu
Eneban, gaur goixean bere ez gosaldu,
Nai badau eretxiau daiodan azaldu,
Lenengo nik ementxe bear dot bazkaldu.
Euskalduna, 1902, 265
Euskal Erria, 1903, XLVIII
|