 |
Eibartarrak ama euskeriaren alaba barri eta gure erregiña birtutetsuari ongi-etorria
Ama Euskeriaren
Alaba barria,
Izan bekigu ona
Ondo etorria:
Berorregaz poztu da
Euskaldun-erria,
Jaio dalako emen
Izar bat argia.
Nor da guretzat Izar
Orren atsegiña?
Berori da, Berori,
Maria Kristiña;
Berori da guretzat
Ama ta Erregiña,
Euskera-zale danen
Alabantzen diña.
Berorren inguruan
Agaitik kantatzen
Euskera-zale oneek
Batu gare emen:
Ontzat artu begiguz
Kantatxuok arren,
Euskaldun berorregaz
Gu izan gaitezen.
Dalako izketa bat
Leuna ta garbia,
Zergaitik dirudian
Zerutik jatsia;
Ikasi bei, ikasi,
Erregiña andia,
Euskerak izan daian
Betiko bizia.
Euskal Erria, 1887, XVII
|
 |