Jaungoiko-gizonduaren jaiotzea
Amalauduna
Ea aingeruak, kantau goietan zuek gloriak,
Ea artzaiñak, bildostxo bana bizkarretan,
Eta kaikuak arturik esnez bete betiak,
Baita makillak lagungarritzat eskuetan;
Erdue ujujuz atsegindurik baso-mendiak,
Saltoz igaro errekatxoak aide-aidetan,
Dontzella batek argitaratu daben Semiak
Gabean jarri gaituzalako eguzkitan.
Eskintsariok emon Printzipe aiñ Altsuari,
Lastatzan pobre billatu arren otzak kikill,
Dakartzalako libertadea gaur gizonari,
Luzbelek eukan nausitasuna eginda ill;
Zeñetarako bere Jaungoiko izateari,
Itxi bagarik jaio egin dan ume umill.
Euskal Erria, 1893
|