Umillen saria
Amalauduna
Zelan dakust nik errukarriro mundu onetan,
Errubagea, daroazala ainbat gerra?
Zelan ikusten gaiztakeria gora altzetan,
Onoidadea balitza legez gaur alperra?
Zelan umill ta zuzena dana egikeretan,
Dogu esaten ezin ikusiz «da okerra»?
Arro, anditsu direan asko, ta alabetan.
Dirudun bada, naiz izan donga, naiz mukerra?
Alantxe baten, gauza orretxek gogoraturik,
Aurkitu nintzan sentimentu ta damuagaz,
Argitasun bat, baña burura goitik sarturik,
Nasaitu jatan biotz estu au, laster agaz,
Umillak zelan jasoko diran konturaturik,
Goi zeruetan beti betiko gloriagaz.
Euskal Erria, 1890, XXIII
|