Maiatzeko larrosa bateri
O! lora guztien Andrea!
Zarean larrosa eder galanta,
Amore garbi ta leunaren
Zu zara loretan bakarrik antza.
Aixetxo bigunen umea,
Zororik naukazu zuri begira;
Eitamuz, usaiñez, kolorez,
Kanpoan zu zara gaur Erregiña.
Goizetan intzaren perlatxoz,
Politik esnatu egiten zara;
Mendien ostetik jagiten,
Danean arrorik Egun-izarra.
Idigi eiozu kolkua,
Bizkortu zagizan bere beruak;
Edertu zagizan kolorez,
Beraren urrezko errañutxuak.
Joan zan negu baltz gogorra,
Bere otz, edur ta ekatx dongakaz;
Maiatza datortzu apatzik,
Denpora eztitsu ta gozoakaz.
Jasoizu burua zardenik,
Bapere bildurrik gaur artu baga;
Neuk pozik artu egiñ eta
Eroan zaidazan leku obara.
Apaindu daiozun burua,
Zeruko loretan Andra, danari,
Altaren gañetan daukagun
Amore ederraren gure Amari.
Euskal Erria, 1896, XXXIV
Ibaizabal, 1902, 19
|