Mariari gloria
Mariak daukan izatea da Jaunak egiña,
Zeiñ gero Berak Maria-gandik eban artu,
Ta zeiñegaitik Jaungoiko bere Egillearen
Ama eginda, dudarik baga zan geratu,
Maria jaio egiñagaitik bere denporan,
Baña lenago Jauna poztuten zan beragan,
Nok zeru giñan ziarduala ekusalako,
Zelan izango ederren bera zan sorreran.
O! Maria zu, zara Jaunaren zoragarria;
Zara infernu oso osoaren bildurgarri,
Zerren zuk oñaz zapaldu zeuntsan bere burua,
Zeure sorreran ango nausi ta Buruari.
Euskal Erria, 1896, XXXIV
|