 |
Udabarria
Neguaren atzean
dator garizumea,
batau badogu otza
otzago zan bestea,
txoriak dabiltz pozez,
zerren euren ustea
dan iya jo dabela
negu zantarrak bea,
ninfa ederren gisan
arpegian barrea,
loratxo barri eta
pitxiz bete betea,
dakarrela dakusgu
Sortitz alegerea.
Zerua barriz ez da
len zan baxen tristea,
ez darabillalako
aiñ illunik kapea,
koko ta arrak bere
jareinik lurruspea,
urten dabe esanaz:
«laster dogu udea»
jorik bakotxak bere
jatorrizko kantea,
eztitzen dituela
soru eta aidea.
Murmurka itxasora
doaila errekea,
sartaixe biguntxoak
laztantzen dan lorea,
iya berderik dagoz
mendi eta larrea:
gabetan itxasotik
dator Ipar emea
arbola orritxoak
eginik ikarea,
barriz egiten dabe
gozo dan itzalpea.
Eguzkiak desegin
oi dan odei metea,
dirudi berak dala
lañoen garailea,
amaitu dabelako
negutarren gerrea,
errañuzko ezpataz
illik bat ta bestea.
Ezaguturik zelan
bera dan Erregea,
Sortitzak barriz deutsa
joten alboradea,
eta mendi ostean
arratsean gordea
nai dabenean jarri,
euren begiraunea,
danak egiten deutse
len baño askoz obea,
esanaz: «zoaz ondo
gure menpetzallea
udabarri au legez
bereala udea,
guretzat dakazula
daukagu sinistea,
txit andia dalako
zure al izatea».
Euskal Erria, 1884, X
|
 |