 |
Errosari, Mundragoko Kontzeziñoko Komentuan, Moja-gei sartu zanean kantauriko agurrak
Agur, agur, Errosa,
Zoaz Komentura,
Zoaz ez jatsiteko
Ain mundu galdura;
Zoaz, zoaz, zoaz gaur,
Libano altura,
Andik igo dagizun
Birjiñen tronura.
Zoaz triste itxita
Aita eta ama,
Neba ta aiztai emonik
Laztan samur bana;
Zoaz, zoaz betiko,
Esposoagana,
Jesus dalako zure
Maitegarri dana.
Mats parreak badeutsa
Eltzen egurrari,
Errosak gura deutsa
Gaur kurutzeari;
Biotz ta arima bat eiñ
Bertan ill zanari,
Eriotzan koroia
Artu daian sari.
Eriotzeak danok
Gaitu arrapauko,
Bere sareetatik
Ez gara librauko;
Zorionekoa da
Jaioa gorako,
Errosa, zu zara bat
Zu bai, Zerurako.
Batuko algara ango
Zelai zabaletan,
Ango zedro mardoen
Kerizpe ederretan;
Inozente, Birjiña,
Ta ezkonduok bertan,
Jauna alabetako
Betiko urtietan.
Errosari, Mundragoko Kontzeziñoko Komentuan, Moja-gei sartu zanean kantauriko alabantzak
Tortola kantari bat
Berez gaur kaiolan,
Sartu dalako nai dot
Iragarri nor dan;
Txoriak txorro txio
Eiñ arren arbolan,
Onek nai dabelako
Birjiñen txabolan;
Bertan bizi dan Bildots
Gozoaren ondran,
Gero kantau dagion
Goian leku oban.
Zelakoa ete da
Uso orren boza?
Dirudi Aingerutxo
Baten dala otsa;
Zelakoa dan, barriz
Berorren biotza,
Garbiro kantetako
Bere enaz lotsa,
Jaunarentzat dalako
Lora aproposa,
Zeruak gaur goixetik
Agertu dan poza.
Nok leukeken Errosak
Daukan suertea!
Diru guztiak baño
Bera da obea;
Izan arren Jesusen,
Len azuzenea,
Eta bioleta bat
Oso umilldea,
Amodio garbizko
Gaur da larrosea,
Dalako Dontzella ta
Gañera Mojea.
Jardun dalako berau
Birtute danetan,
Dirudi loratxozko
Sorta bat benetan;
Bere usaiñ ederra
Komentu onetan,
Laster asiko dira
Lagunak sometan,
Ta bere organuko
Soñu gozuetan,
Esango dabe «orain
Gagoz zeruetan».
Ze bizitza on eta
Zelako dontsua!
Munduan Komentu bat
Da Paradisua;
Au da zeru loren
Ortu zarratua,
Lurreko aingeruen
Abia lekua,
Bertan bizi dalako
Santuen Santua,
Dabidek alabetan
Eban Jaungoikua.
Beraz maite daikezu
Errosa, zeldrea,
Egondu txiki batek
Legetxe lorea;
Bakit etzareala
Baña, zu erlea,
Ezpada egazti bat
Askozaz obea,
Largetan dozunean
Beko kaiolea,
Zerura egatzeko
Zara tortolea.
Euskal Erria, 1899, XXX
Euskalduna, 1899, 158
|
 |