Mariaren sorrera garbia
Amalauduna
Goi goietako ego zabaldun espirituak
Urregorrizko zitaraz danok goian beian
Eki-iozue joten gaur soñu berarizkuak
Gorderik euki dozuezanak ixillean;
Galaz ornidu, ederrez jantzi bitez zeruak,
Irribarrea agertu bedi sortitzean;
Bere negarrak leortu begiz mundu osuak
Zerren mirari andi bat jazo dan lurrean.
Sortu da bada, itxaroten zan neskatillea,
Jaio baño len usaiña asi da zabalduten,
Gure zorion betikoaren urreratzea,
Erneko jakun lirioan da ulertuten,
Zerren Maria asieraz dan doez betea,
Loiak ez deutsa bere sorreran ikututen.
Euskal Erria, 1891, XXV
|