Txominen arbola
Piku arbola zar bat Txominek ortuan
Eukan, ta nun urkatu urte bi barruan
Diran lau gizon eta boskarrena bizi
Da sokea etenda eiñ dalako jausi.
Txominek ainbat gizon ill dan arbolea
Erabagi egiñik bota egitea
Errian alan bere esan dau lenengo
Kejarik eztagian iñok izan gero,
Urkatu nai dabenik balego oraindi
Ibilliteko laster bestela egun bi
Dituala zugatzak utsik eingo zuti.
Egun biak beteta ezta iñor agertu
Sokea urratua bere einda bildurtu.
Ibaizabal, 1903, 96
|