Neure adiskide maite Zirilo Arzubiaga-tar jaunari bere meza barriko egunean
I
Beko aukeren zaletasunik etzeunkalako,
Ikusten zaitut zelan zarean gaur abade;
Ta berau gaitik alabantzetan, adiskidea,
Zu zeruraiño goratutea gura neuke;
Baiña nik, zelan jaso zaikedaz sorutik goruntz
Lurrean narras ibillten banaz ni neu bere?
Ezpadaukat nik Agustin batek eukan egorik,
Zelan izarrak baiño gorago igo neike?
Eta, non ditut abade baten anditasunak?
Goratuteko bear dan aiñan itz zakonak?
Non esakunak, non bardinkuntzak, irudi eta
Orretarako bear neukezan dote onak?
Non ditut bada apaiñgarriak orniduteko,
Non bitxi eder, non egokiak diran lorak?
Non emokaiak, non gogamenak eta azkenez
Jakiteazko etorri leun ta non ganorak?
Zure onarren baiña, zertxobait kantau bagarik
Ezin nindeke, adiskide, gaur geratu,
Ezin nindeke abiau dodan arlo onetan
Lotsor bat legez aria eten da mututu;
Ezin nindeke aldatz andiaz aurkitu arren
Al dodan goren igo bagarik etxeratu,
Iturri onak, agortu dedin baiño lenago,
Daukan ur dana egin bear dan argiratu.
Beraz abiau zakit agotik zerbait urteten,
Abiau zakit itz-errekea erioten,
Abiau zakit egarritua daukazulako
Artega, estu, edan zagizan itxaroten;
Abiau zakit zuri begira dagotzun orri
Bere eztarri eta sabela ezotuten,
Eskiñitera nire edari biotzeko au
Zirilo, utsik zugana gaur naz zuzenduten.
Zuk bear dozu izarrak baiño izan gorago
Egun onetan askoz gorago goratua,
Fedeagaz nik ikusi egiñ zaitudalako
Zeru-gaiñetik lurreratuten Jaungoikua;
Lenengo aldiz nik gaur ikusi zaitudalako
Egiaztuten orren mirari goratua,
Biotz guztitik agurtzen zaitut, oneretxi au
Ai! gura neuke izan dakizun gogokua.
Lenengo aldiz ikusi zaitut, adiskidea,
Golgotan jaso eben Mesias zu jasoten,
Lenengo aldiz ikusi zaitut nik gaur altaran
Ze eskubide andia dozun agertuten,
Lenengo aldiz: «Jauna zuekaz izan bedi» gaur
Meza-entzulai begiraturik dei egiten,
Ta eurak leial: «zure espirituz izan bekigu»
Berealaxe zelan eutsuen erantzuten.
Lenengo aldiz ikusi zaitut tximista gori
Eta justuri burrundarien Egillea
Zuk eskuetan zelan gaur euki dozun berbera,
Bazan legetxe bildots otzan ta umilldea;
Zeiñen suaren ondoan utsa izanagaitik
Odei tximista jaurtilarien asarrea,
Bigun bigunik ak zirudian gura ebala
Aukera atsegin dandanak zuri emotea.
Lenengo aldiz emon deuskuzu bendeziñoa,
Jaungoiko aundi itzaltsuaren izenean,
Irudituaz ostarku eder zuk ziñeala,
Bere su eta gure erruen bitartean;
Lenengo aldiz baita eskiñi bake dontusa,
Zorionakaz lurrean bizi gu gaitean,
Urte askotan egin daizula beste ainbeste
Lotatik zoli goiz guztietan jagitean.
Adorau beie ordu berean lora argalak
Gura badabe Eguzki arro anditsua,
Alabau beie txorrotxioka txori zoroak
Axe balitza legetxe euren Jaungoikua;
Baiña, Zirilo, goiz guztietan Zuk adorauko
Dozu egiñaz gaurko eskintza aiñ dontsua,
Eguzki, lora, txori ta arraiñak goiz eta arrats
Alabau bear luekien Argi Betikua.
Goiz guztietan areik guztiak baiño gorago
Jasoko dozu milla aldiz gora zuk biotza,
Organu-soiñuz eta intzentso-kez gozoturik
Erregutuaz baita kantuan iñoz boza;
Eta Jaunari zelan gogoan sartuko jakon
Garra legetxe zugandik doian deien otsa,
Bigunduko da bere barrua ta, o! zelango
Mesede errekak jatsiko dozuz guganuntza!
Zer ziran bada antxinakoen erreariak
Lege zarreko taiuak eta antz guztiak?
Zer ziran bada Abel, Abran ta Melkisederen
Egunetako eskintza edo opariak?
Zer ziran areik eitamu txiki batzuk besterik?
Zertzuk ezpada oraingo mezen irudiak?
Ai! baiña gaurko egiagaz dauz atzean isten
Keriza areik abade Kristok ipiñiak.
Aingeruena baiño gorago orrexegaitik
Zirilo, dago jaritxi dozun duiñtasuna,
Abel, Abran ta Melkisederi etxaken emon
Zuri Eleizan zeugandu jatzun altasuna;
Ze atsegiña al daikeozun emon Jaunari,
Eta zerutar danai zelako poztasuna,
Baita garrezko beko lezetan dagozan askoi
Askamena ta goiko betiko ondasuna.
Ze ederra dan errelijiño katolikua!
Ze pozgarria andik datorkun siniztea!
Ze gozoa dan erbeste baltz au irago eta
Gero dogula bizitz argia jakitea!
Ze atsegiña Eleizan beti abadeari
Berbategitik egi andi au entzutea,
Eztala lur au gure erritzat egiña izan,
Eta billatu daigula goiko a bestea!
Ze zoli berak jaioagaz bat ipinten gaitu
Ara joango garean bide zuzenean!
Ze ardureaz jasoten gaitu iñoz lurrera
Oiñkaden baten laban egiñ da jausitean!
Eta, ze prestu aldatz garratz au irago eta
Beste mundura aldatu bear dogunean,
Pasea bere abade jaunak emoten dusku
Zeruan zuzen sartuak izan gu gaitean!
O! abadea, bai abadea, bagenki nor dan,
Ze maillatara eukiko geunken goratua,
Beraganako, zer zan Zesar bat, zer Alejandro
Napoleon zer, ia lurreko jaungoikua?
Danak guztiak etziran gauza ez, biztuteko
Soldau bat iñoz euren aldera illdakua,
Baiña abadeak daikela ekarri lengo senera
Arima illa ez da sinizgei fedekua?
Areik irurak gerren bitartez, baiño bakeaz
Geiago da ta baita izango abadea,
Zergaitik oneik arma gabarik daben sartuko
Larra batera azkenerako gizartea;
Abadeentzat Jesukristoren Lauburuagaz
Dago gorderik garaitz andi bat jaristea,
Danok Artzain bat bakar bakarrik buru dogula
Eta beraren azpian danok bizitea,
Abadetzako ziñealako zu bere jaio,
Zara Jesusen mastietako langillea,
Zuk dirudizu, Zirilo, gazte eta zardena
Nekosta deitu egiten jakon landarea;
Ta ez zarika bekorra legez beti sorua
Gogoan daukan zugatz negarti lur zalea,
Lur zale baldin izan baziña Obispo Jaunak
Ez eutsun eingo buru erdian ez, koroia.
II
Baiña, oraindik beste gloria andi bat bere
Kantau bagarik eneuke gura ixilltzea,
Asieratik agertu deutsut neure gogoa
Zu zeruraiño zala eregi egitea;
Eta asmo au agertu baldin egiñ badeutsut,
Baita nai neuke egiaztu ta betetea,
Zuzen dagotzun ta duiñ zarean alabantzeaz
Ez da larregi zor deutsudana emotea.
Zuk badakizu ontzigilleak dabela lurraz
Berak ze ontzi nai daben axe atonduten,
Baiña, Jaunaren eskuak moldau zu zaituzala
Basu autu ta berarizko bat dot ikusten;
Zugan uts utsik santidadeko likurt gozoa
Oker esan dot, Santutasuna berbera danak
Gura dau bere kopoe eder izan zaiten.
Duda bagarik kopoia zara zu gaur, Zirilo,
Ez lurrezkoa, ezpada urregorrizkoa,
Nakar, zafir ta diamantezko edergeiakaz
Ederto baiño edertoago edertua;
Zergaitik bertan gura dabenak ein egunero
Egotaldi ta bere ikuste goizekua,
Ez da lurreko gizon argal bat, ez ta aingerua
Ezpada eurak egiñ ebazan Jaun altsua.
Erregearen etxearentzat jauregia da
Euskaldun izen garbia eta adjutua,
Zure bularra Erregegiñak bere etxetzat
Egiña bada, zeiñ ete dogu duiñekua?
Kantauko deutsut mezatan egun santu danetan
Ortxe artzera zoazalako Jaungoikoa,
Dala berariz berak egiña berberarentzat
Beian berori izan dakion jarlekua.
Udabarria bere ak egin badau guretzat
Lora, orri ta bedar usaintsuz apaindua,
Bearrekoa arima ori da izatea
Udabarri itxi daikena negutua;
Bearrekoa jantzi urdin ta begi zabalaz
Goia badago zuri begira zoratua,
Goiurdiñgiñak zugan jarteko bizilekua
O! Zirilo, zu zatxakoz zeru lurrekoa.
Agurtzen zaitut esparru eder aukeratua?
Agurtzen zaitut Jaungoiko baten jarlekua!
Zu duiñ ederra etzala izan kantauko deutsut
Adan ta Ebaren ortu galant ta loratsua;
Agurtzen zaitut o! Paradisu askoz obea!
An etzalako bizi izaten Jaungoikoa,
Agurtzen zaitut agur onetan zuri deiturik
Agur! Zerugiñ danaren beko zerutxua!
Emen izanik lurreko zeru gero izango
Zatxakoz bere adiskide bat goi-zeruan,
Izar eder bat argitasuna baiño besterik
Ez daukazuna arpegi orren inguruan;
Illuntokiak argituteko jaio baziñan
Lanpara eder izan ziñaiten gaur soruan,
Duda bagarik gero izango zara izar bat
Zorioneko eta betiko erreiñuan.
Euskalzale, 1899, 3
|