Temoso bien ezkontzea
I
Ibilli nintzala ni baten ezteguan,
Ogei urte irago dira zapatuan;
Noz zirean temoso pirri bi ezkondu
Ezin ziranak gero ezelan konpondu;
Nai ebelako biak beti izan nausi,
Etxe atan bakerik iñoz etzan bizi;
Ebilltzan beti beti kiskan, ez eta bai,
Bakotxak ebalako bereaz urten nai,
Augaitik deitzen eutsen Praiskari berekor
Praiskori erri danak, barriz, buru dekor
Nori arratserako berotzen odolak,
Bajakozan, ziertu ziran teniolak;
Nok esan Praisko ala Praiska zan obia?
Diñot, biak eukela beti errazoia;
Diñot, nik nekusala Praisko gizartean,
Beti gogor zaillduten berak esanean;
Praiska ez dazaut ondo, baña bere ama
Diñot, suge izpia duiñ zorrotza dala;
Bakit, barriz, billdurrez bizi zala Praisko,
Burua ete eutsan Praiskari ausiko;
Ta aiñ arri labanean jarraitzea baño,
Desezkontzea zala pentsaurik obago;
Praiskari zer asmetan eban esan eutsan,
Eta bananduteko au bere poztu zan.
Ze laster Praisko joan Abadeagana
Egin zan zer zirautsan jakitera bada
Zeñek erantzun eutsan gatxa izan arren,
Ebazala askatuko, biak gura beben;
Atarako Eleixan biaramonean
Agertzeko zazpirak joten ebenean.
II
Eleixaratu ziran zazpiren drangadan,
Ta aurrez abadea egoan altaran;
Jantzita bear legez prest bere lekuan,
Burdiñazko isopo bategaz eskuan;
Noren aurrean ziran ezkondamutuak,
Belaunikotu makur jarririk buruak;
Ta Aitearen eginda danak bereala,
Gauzeak urten eian ondo ta erara,
Abadea asi zan ixillik esanaz,
Lantzean beiñ berbat bat, baña ez euskaraz,
Eta nozik nozera isopo gogorraz,
Joaken koskorreko ederrak emonaz;
Bostgarren burukoan Praiskak eban negar,
Baña Praiskok amorruz ta arrabioz dedar.
—«Don Luis, guk onetara banandu ez eze,
Laster galduko dogu bizitzea bere,
Isopokadak artzen, noz artean, jauna
Eukiko gaitu emen, naikoa ez al da?».
Irribarrez diñotsa: —eztogu naikoa,
Benturaz lan au dogu aste guztikoa,
Ez al dakizu, Praisko, desezkondutea
Dala bietatik bat alargundutea?
Zuen buruak illun, dotriña bagarik,
Dagozalako, bear ditut argitu nik,
Banandu ezetara ezin zaikedaze,
Bat edo besteori illik itxi arte.
—Ola! ezteusku gitxi, Jauna, eskatuten,
Ori jakin bagendu ona ez gentozen,
Errazoia eukan bai, erremediua
Zala gatxa, baña da gañera karua;
Jagi, Praiska, ta goazen ill baño lenago,
Ill ezkero guztia amaitua dago;
Burruka eta abar obe dogu bizi,
Ez benturaz biziak biok emen itxi.
Kar-kar-kar Abadea, itxirik barreka,
Eurak bostna burukoz biak aieneka,
Siegarren-bana laster arrapau baño len
Eleixatik tximistaz biak urten eben;
Eta kale guztia lotsari artean
Irago ta sartzean euren suetean,
Asi zirean laster kuretan buruak,
Abadeak mallatu eta argituak.
Bai, mallatuagaitik eutsezan argitu,
Bestelan gaur daiegun eurai begiratu;
Len beti gerran bizi baziran etxean,
Bizi direalako gaur oso bakean;
Ainbestean dituez jenioak ondu,
Alan eztabe gura oraiñ desezkondu.
Euskalduna, 1899, 145
Euskalzale, 1899, 3
Euskal Erria, 1901, XLIV
|