 |
Zortzikoa
Kanta utserako
Euskeldun jaio giñan,
Euskeldunak azi,
Euskeraz euskulako
Amak erakutsi,
Euskera laztan maite
Zabiltz gugaz beti,
Euskera ill ezkero
Ez dogu nai bizi
Agaitik orain gagoz
Euskera jaietan
On Pablo Astarloa
Danok alabetan
Ondragarri dalako
Euskeldun jentetan
Argitu zituzana
Baster guztietan
Bizi dakigun arren
Bizi bai Euskera,
Lekobide Jaunaren
Izketa laztana;
Bizi dedilla bizi,
Bestelan gu bada
Bere seme zintzoak
Izango ez gara
Lekobideren izan
Nai dogu semiak,
Gorderik beti leial
Beraren legiak;
Nai dogu beti izan
Euskeldun garbiak,
Frantzia ta Españan
Zazpi probintziak.
Eskuizkribua Durangoko Artxiboan dago
|
 |