Amets bat
Nere adiskide Antonio Arzak maiteari
Jaungoikoak esan zion beiñ Udaberriari,
Prestatu zaiozu maia janariaz arrari;
Eta ginda zuaitzean bereala ostua,
Jaio erazi zuen ark guri ta samurtxua;
Baita arraultzatik arra kanpora du agertzen,
Koskolak bere barruan zuena zarratutzen;
Antxen nekez igarorik negu beldurgarria,
Ekin zezaion bertatik jaten ginda orria;
Eta nola gusto ona dion berari artzen,
Kostatuagatik zerbait ortzakin txikitutzen,
Bere kasa esan zuen gozoa det billatzen.
Bigarrenez Jaungoikoak baita dio esaten,
Erlearentzat asteko maia janaz prestatzen;
Orduan ginda zugatza lora zuriz da jazten,
Iñoizko miragarrien urrutira da agertzen;
Eta urrengo goisean Eguzkia jaikia
Zanean loreagana badijoa erlia,
Billatzean zuri eta katillu antzekoa,
Iritzi zitzaion ontzi kafea artzekoa;
Eta bere muturtxoa barrenean sartzean,
Eta bertako zumoa pozpozik edatean,
Esan zuen: zeiñ gozoa dan emengo likurta,
Azukarraz dagoela diruri konponduta.
Jaungoikoak udeari esan zion urrengo,
Txoritxoari zer jana ere prestatutzeko;
Arek sortzen ditu laster ginda mordozkatxuak,
Txoritxoak ikustean asten ditu txiuak;
Atozkit ordu onean itxedon nuen maia,
Probatu dezadan noizbait zerorren janaria;
Iritxi dezadan indar galdu nuena gaur nik,
Aspaldian ni bizi naiz ezin jota soñurik.
Uda azkenari gero, Jaunak esaten dio
Etorri zatzu aldia zerorri agintzeko;
Kendu itzatzu maietan dauden zapi oialak,
Bukatu diradelako osotoro zer janak;
Eta nola gosetiak guziak ase diran,
Nai det orain zere lanak egitera zoazan.
Orduan Uda azkenak aspoturik agua
Asnaz laster egiten du aize indartsua;
Gaur dario epeltxoa, bigar izotzezkua,
Ostua ipini arte ori ta igartua;
Azkenez zugatzetatik urratuta aidean,
Darabil luma bezela goisean zein gauean
Gogoak ematen dion ordu bere berean.
Jaungoikoak azkenean diotsa Neguari
Begiratu zuk zaiozu gaur kanpo zabalari,
Eta ikusiagatik larru gorriz billoxa;
Erakutsiten zuela zer dan bere biotza,
Elurrezko maindire bat botarikan zabala
Negu gogor gordin beltza aldendu zan lotara.
Euskal Erria, 1898, XXXVIII
|