Katuk arturiko konsultea
Paulo Zamarripa ta Uragari donkitua
—Don Jose medikua, konsulta bat arren
Emon dagiztan nai dot, gaur albait ondoen;
Astiro emon arren ez deutsa ardura,
Gauzea neukelako ondo jakin gura;
Ordillon, Moskorro, ta Katuri eleixan
Ez daki gaur zer jazo jakun iruroi an?
Ordillon jausitean, ni txarto aurkitzen
Nintzan, urten ezpaneu bera ateraten,
Bost minutu baño len bear neban lur jo,
Begiok illunduten asi ziralako;
Benetan izan bear dau gure patroiak
Andiak, irauteko ainbeste sermoiak;
Eleixa txikiegi ta jentez betean,
Eta priera argi aiñbeste ikustean,
Etxat bota gurarik abiau barrua?
Etxat zorabiotu urrengo burua?
Etxat gero abiau izerdi bat otza?
Etxoatan estutzen geituaz biotza?
Urteten lotsa nintzan, ta jausi Ordillon
Danean, o! ze poza berak deustan emon,
Bera ateratera kanpora urtenik,
Eleixpean aixea gozoz artu dot nik;
Bai, San Pedro andia, erriko patroia,
Gogoan izango dot nik gaurko sermoia;
Luzea gure ari-matasea legez,
Zeiñ eltzen dan emendik Bilboraiño errez.
Alan bere Moskorro egon ei da zintzo,
Sermoian zeiñ da mezan beti belauniko,
Banku bati elduta besoakaz sendo,
Igarririk burua ez eukala ondo;
Danak artzen ei eutsen baña errukia.
Ikustean arpegi ta aiñ begi larria,
Iru ordi urtean meza nausitara
Beiñ joan, ta au jazo eingo jakun bada?
Don Jose, zer deritxo gaur gure gatxari?
Ze osagarri egiñ ginaio berari?
—Katu, ezin aditu dot zuen gauzea,
Bart zuen aparia izanik esnea,
Barauskarri gaur barriz berakats saldea
Ogi puska bategaz egiñik sopea;
Zetatik al eikezan Ordillon ordiak
Bota ainbeste larri geienak gorriak?
Loiturik eleispean ugari arriak
Balira Ereñotik legez ekarriak?
—Jauna, baña gibel ta piperrak trabenan
Jan doguz otxabana ardau eiñik edan.
—Bai, ze osterantzean banengoan, Katu,
Ze deabru ete dan zuekaz gertatu,
Ori orrelan bada, da gauza jakiña,
Zuen gatxa gaur dala ardauak egiña,
Otxabanen lekuan bakotxak edan bi
Bazenduez, etzeunkan ona zer etorri,
Indar gitxi daukala anka batek zutik
Ez igarteko zagoz benturaz burutik?
Ikusi dozunean zengozala erren,
Jarri bear zenduan an baztertxo baten,
Eta Moskorrok legez eldurik zerbaiti,
Jausi baga berari azken arte eutsi;
Egonagaitik estu, egon arren larri,
Nok daki eingo ete eutsuen igarri?
Ogerteko bat barriz dozu konsultea.
Gatxa dalako zuri ondo emotea.
Bai, Katu ordia da, ta kristinau txarra
Bestera medikua ona eta zarra;
Ak Katuri esana dana zan txantxetan,
Baña nik esango dot azken au benetan;
Ordirik dagoanak joan mezatara
Baño biurtu obe leuke tabernara;
Eneuke egin gura onegaz erratu,
Ezpada eretxi bat, Paulo, gaur autortu.
Euskalduna, 1901, 204
Ibaizabal, 1902, 13
|