Txori gaixoak
Neure adiskide Franzisko Lopez Alen, arte ederren zaleari
Adiskidea, kanpoak oso gaur nau larritzen,
Gogoratzean zelan aurkitzen,
Eta argitzen,
Ziran pagoak, baita aretxak, narru gorrian,
Zugatz geienak pobreza andian,
Iya aspaldian.
Gaur zelan artu dituzan barriz zeatz guztiak,
Bere azpian koltxa zuriak,
Oso lodiak.
Jarri bear dauz, nai eta nai ez euren biotzak,
Naigabeturik kapa aiñ otzak,
Azturik pozak...
Aurten zenbati emoten deutsaz sentimentuak,
Ausi egiñik beso senduak,
Edur pisuak.
Nun dabez oraiñ, udako jantzi alegereak,
Kerizpegarri paregabeak,
Orri berdeak?
Gaur dirudie zelai, baso ta baita mendiak,
Ta batez bere txara tokiak,
Azur erriak.
Ai! joan ziran igazko orri danen egunak!
Edertasunez ain ezagunak!
Gozo bigunak!
Orbel igarrak, barriz aixeak ego gañetan,
Zabaldu dabez zelan larretan,
Bardin uretan.
Zeintzuk doazan lurragaz nastu eta batzera,
Beti betiko usteldutera,
Sats biurtzera.
Eta, nun dira errametako bizitokiak,
Egiñak txori abill zoliak,
Polit txikiak?
Nun abiatxo aretan jaio ziran umeak,
Izan ziranak gatxik bageak,
Kantatzalleak?
Ait-amak legez alegereak
Edo oñordeak?...
Gaixoak ditu asko Neguak, adiskidea,
Ill bai, emonik eriotzea,
Ze adorea!
Baña dongea!
Aiñ erallea!
Euskal Erria, 1895, XXXII
Euskalduna, 1897, 52
|