 |
Azartu baten saria
Joxek txarri bat atzo
ill eban etxean,
ta txakur asko batu
jakozan atean;
baña, bat azartu zan
sartzen sukaldera,
nok laster urten eban
kanpora atzera,
illintien bategaz
jo eta negarrez,
ta ateko txakur batek
diñotsa bai, barrez:
—Ainbeste txiliogaz
ta aiñ taiu txarrean
nondik dakak zauritzar
on bizkarrean?
—Au dot sartuagaitik
besten sukaldean.
Txarto da sartutea
iñoren etxean
baimenik artu baga
lenengo atean.
Euskal Erria, 1901, XLIV
Euskalduna, 1901, 189
|
 |