 |
Bizkaitarrak Iziarko erromeriyan kantetako berba neurtuak
Kantartea
Ondarroatik Iziarrera
Sinispen bizi bategaz
Amaganako amudioak
Isioturik garuaz.
Itxas gizonak Debaruntz duaz
Batel ederren ganetan,
Liorrekuak oñaz aldraka
Ama laztana billetan.
Guezan Iziarrera,
Guezan, arin guezan,
Juan baga gelditu
Iñor ez gaitezan.
Maria an daukagu,
Itxaroten guri,
Bisita bat gaur egin
Daijogun berari.
Gure mendietako
Zeinbat tontorretan!
Bere bizilekuak
Diran begiztetan!
Begoñan, Arantzazun,
Oron ta Antiguan,
Baña gaur darabilgu
Iziar goguan.
An bere daukalako
Etxia Marijak,
Guezan Iziarrera
Zar eta gaztiak.
Begira zelan andik
Daguan begira,
Gau eta egun zoli
Itxaso zelaira.
Truju ekatx dongakaz
Olatu artian,
Euskeldun mariñelak
Galdu ez deitian.
Agatik guk daukagu
Jarririk ustia,
Bera dala guretzat
Anparu guztia.
Azken agurra
Agur, bai Iziarko
Agur gure Ama,
Agur itxasgizonen
Pozezko izarra.
Lior zaliok agur,
Dirautsugu Andria,
Agur, bai Iziarko
O! Ama guria!
Agur, geure biotzok
Zuri eskinirik,
Bialdu gaizuz Ama,
Gaur bedeinkaturik.
Lurrian gura dogu
Zure ume izan,
Zeruan gero beti
Ikusi zaiguzan.
Euskal Erria, 1885, XII
|
 |