Praka nasietan estu
—Don Lukas, nor izan da aiñ agur argia
Egin deutsan arako jaun ondo jantzia?
Berorren aideren bat txito urrekoa,
Edo ta lagunen bat gitxi legezkoa?
Ala aberatsen bat lodi eskergea,
Nok zirudian Bilbo bat zala berea?
—Pio, ez aberats, ta aiñ gitxi da aide,
Berrogei urtean dot bizarra kentzalle,
Urtekoa aurretik beti deust kobretan,
Geiagokoa bere baita batzuetan.
Alan zuk beragaitik, zer dozu asmetan?
Zelan bizi leiteken esaizu benetan.
—Estu biziko dala praka nasaietan,
Leitekeena nasai estuagoetan.
Irabazia baiño geiago lujua
Daukanak zelan egin gabez lo gozua?
Ibaizabal, 1902, 35
|