Nizeta atsoa
Erretratau egin da Nizeta atsoa,
Eun da bi urte atzo iragorikoa,
zelan oker daukan ta ezain agoa
Irudian urten dan bera dan langoa,
berak ain itxusi urten deutsalako
Erretratu giñaren errutzat baidauko,
Augaitik ezeutsan nai bearra saritu
Ezta erretraturik bere gura artu;
Baña besteak eutsan orduan esaten:
«Ezpadeustazu lana niri ordainduten,
Juezagana noa eta antxe laster
Ikusiko da agoa daukazun oker,
Ta alan badaukazu, lau bider geiago
Bearko dozu emon ta ez gitxiago».
Orrelan bildurtuta emon bost peseta
Eutsazan, baiña damuz bizi da Nizeta.
Izan gura dabenik bat bere itxusi
Oraindiño munduan nik eztot ikusi.
Euskal Erria, 1902, XLVII
|