www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz


 


        Euskal literaturako testu klasikoen gordailua duzu hauxe. Webgune honen ezaugarriak eta edukiak aurreko esaldi horretantxe laburbiltzen dira:

  • Euskal testuak dira gordailuan jaso ditugunak, ohikoan «klasiko» izendapenarekin ezagutzen ditugunak. Literaturaren alorreko testuak dira gehienak, baina ez bakarrak.
            Euskal literaturako lehen agerpenetatik 1936ko gerrak ezartzen duen mugara arte ekoitzi diren euskarazko literatur testuak biltzeko asmoa du guneak.
  • Gordailua duzu hauxe, testu horiek denak batu ditugun tokia delako. Ez gordeta edukitzeko, ordea. Irakurtzeko, erabiltzeko, ezagutzeko testuak dira, eta hala balia daitezen da gure asmoa.

        Klasikoen Gordailuan bi ahaleginen batuketa dago. Euskal Testuen Gordailua, batetik, eta Susa literatur argitaletxea, bestetik. Patxi Salaberri Muñoa idazle eta irakasleak egin eta zuzendu duen eta azken urteetan geldirik izan den Euskal Testuen Gordailua dago honen oinarrian. Susa literatur argitaletxeak Armiarma literatur atariaren oinarrizko zutabe ikusten zuen euskal literaturako testu klasikoak sarean jartzea, eta asmo bien batzetik sortu da KLASIKOEN GORDAILUA. Bien elkarlanetik sortu da, eta hala jarraituko.

        Asmo bien batzetik, eta inguruko askoren laguntzarekin. Euskal Testuen Gordailuan hainbat testu zeuden sarean (aspaldi Josu Lavinek egindako digitalizazio lanak abiapuntu), eta horiek erabili ditugu, eta baita beste askok pasatu dizkigutenak ere, eta bihoakie hemendik denei gure esker ona: Donostiako Euskara Patronatua, Imanol Trebiño, HAEE-IVAP, Itxaropena inprimategia, Patri Urkizu...

 

Harremana



Klasikoen Gordailuak egindako lanak oro dominio publikokoak dira,
eta, Jabego Intelektualaren Legearen arabera jatorrizko idazlanak
bestelako eskubiderik ez baleuka, nahi bezala erreproduzi daitezke.