 |
Ama Birjiña Aranzazukoari agurrak
Agur, Arantzan zauden,
Ama ta Birjiña,
Gure euskal errian
Zera Erregiña.
Euskal-erriak dauka
Ama bat sendoa,
Zein zeran zu Birjiña
Arantzazukoa.
Agur etc.
Zuregan daukalako
Beti esperantza,
Gaur daño baten ere
Etzaio izan utsa.
Agur etc.
Argatik dago beti
Zugana dearrez,
Iñoiz isildu gabe
Egun eta gabez.
Agur etc.
Estutasun danetan
Nun billatu poza?
Begiratu-ez-izan
Ama Zuganuntza?
Agur etc.
Zuregandik kanpora
Lurrean zer dago,
Negarra, suspiroa,
Lazeria baño.
Agur etc.
Nun nai galdu-mendia,
Nun nai arriskua,
Eman zaguzu, Ama,
Zuk arren eskua.
Agur etc.
Berari itsatsita
Ez dago beldurrik,
Alperrik infernua
Kontra da jaikirik.
Agur etc.
Dana azpiratuta,
Dana puskatuta,
Dana utziko degu
Oiñpean sartuta.
Agur etc.
Aintxiñatik daukazu
Alasen sartua,
Luzifer danen buru
Aundituko arrua.
Agur etc.
Alperrik oraiñ dabill
Andik irten nairik,
Baña izango zaizka
Indarrok alperrik.
Agur etc.
Zergatik zure kontra
Eziñ dezakean,
Infernuak garaitzik
Iritxi lurrean.
Agur etc.
Zeradelako Jaunak
Alasen egiña,
Etsaiak menpetutzen
Izateko diña.
Agur etc.
Guk ere ala, Ama,
Garaitu ditzagun,
Azken asnasa arte
Zakiguz Zu lagun.
Agur etc.
|
 |