 |
Gorbeiako kurutzeari
Erriak
Agur, Salbagillaren
Kurutze maitea,
Zuri mun egin eta
Nai geunke illtea:
Eskuan zaitugula,
Azken arnasea
Euskal errian gura
Dogu emotea.
Koruak
Ogeigarren gizaldi
As-barri zarena,
Ez dakizu oraindik
Zer dan Euskalduna!
Erdu geugaz batera
Gorbeien ganera,
Kurutze bat itzela
Aintxe ikustera;
Gizaldi guztietan
Dogulako gura,
Andixik bedeinkatu
Daian gure lurra.
Asko arrituko da
Gorbeia ganean,
Ain kurutze andia
Bertan ikustean;
Ogetamairu metro
Badituz luzean,
Jakin beie au dala
Jesusek lurrean
Beste ainbeste urte
Jaiota munduan,
Ebazalako egin
Gizonen artean.
Araba ta Bizkaia,
Kurutze santua,
Besapean artuizuz
Baita Gipuzkoa;
Irurak gorde egizuz,
Garbi ta osua
Jagon dagien fede
Zar antxiñakoa,
Jesukristok zerutik
Ekarririkoa,
Zoriondute arren
Beragas mundua.
Guk bere gura geunke
Asaben antzean,
Bizi azkeneraño
Zure besapean,
Bizkaitar ta Arabarrak
Gorbeia ganean,
Agaitik deitzen dabe
Gaur zure aurrean:
Bizi bedi, bai, Jesus
Beti gure artean,
Nai dogulako danok
Ill bere fedean.
Euskalduna, 1901, 201
|
 |