Zeru-lurren egillea Jaungoikoa
Dantzudanean gitarraren bat
Ederto dabena joten,
Eta alkarregaz bere kordelak
Okastan bardin soñutzen;
Naiz ez ikusi nok joten daben
Lotsatuko naz esaten
Soñulari on argien batek
Dabela eskuztatuten?
Erlojutxo bat bere badakust
Gelditu baga doiala,
Burpill bakotxak urrengoari
Zintzo laguntzen deutsala;
Eta orduak marketan bada
Utsik bagako leiala,
Erlojugilla on batek ez dot
Usteko egin ebala?
Untzi bat bere itxas zelaitik
Baldin badogu ikusten,
Ekatx artean salbauta kaira
Garaitzaz zelan datorren;
Alako gauza uste bagea
Dakusgunean jazoten,
Pilloto on bat zala gidari
Bildurtuko naz azaltzen?
Dakusdanean eikidatzar bat
Oso ta guztiz ederra,
Erara ondo bere zatiak
Utsik iñon ez dabela;
Beian, gerrian, azkeneraño,
Modu berean doiela,
Zeiñek ez dazau maisuren batek
Moldauko ebala orrela?
Gitarra, erloju, ontzi, zeiñ obran,
Premiña bada maisua,
Etzan bearko orren ederrik
Egingo bazan mundua?
Etzan bearko obetoago
Egingo bazan zerua?
Etzan bearko nai eta nai ez
Norbaiten esku altsua?
Nun da bestelan soñualdi bat
Berez egoki sortua?
Nun da berezko erlojurik ta
Ontzirik berez nun dua?
Nun da berezko eikida onik?
Nun? Nun ezer berezkua?
Zeru ta lurrik etzan izango,
Izan ez bazan Jainkua.
Euskal Erria, 1885, XIII
Euskalduna, 1898, 102
|