Neure erritar eta adiskide Mendibil-tar Jaun Pedro Diaz eta bere emazte Ortueta'tar Andra Nikolasari
Adiskidea, nai neuskizuez nik nasaitu
Zuen biotzak, dagozalako damuz estu;
Euren lora bat jatzuelako gaur igartu,
Eriotzeak egiñagaz bat erdibitu.
Badakizue baña zuk eta emazteak,
Goix edo belu dabela amaia bizitzeak;
Azkenik ez dau baña, gaur zuen alabeak,
Goian betiko bizia artu dau Luziak.
Ikusiten dot zuen etxea mututurik,
Dirudiala tantai bat txori bat bagarik,
Bertan kantetan eban usoa lurperaturik,
Dago ta bere abia utsik, otziturik.
Zoragarrizko uso zan bera begietan,
Tortola gozo urruetakaz autuetan
Aingeru eder urregorrizko ullietan,
Beloki, okotz, sur, ezpan eta matralletan.
Edertasunez irudi eban liriua,
Miñgoztasunik baga usaiñez eztitsua;
Ariman barriz bazan egodun aingerua,
Zetako eban bizilekutzat ak mundua?
Beragaz berba egiñikoai deutset entzun,
Aren bardiñik ez dabela bat topau iñun;
Nik diñot, Bilbotarretan barriz zan ezagun,
Odolez eta berbaz berak zegaitik zan euskaldun.
Adiskidea, espiritu bat aiñ ederra,
Goiko mundura igoteko duiñ zana bera,
Zelan nai dozu zaletu zedin a lurrera,
Negar erria baño besterik eztanera?
Zelan nai dozu bera izanik aiñ argia,
Beti etxean Udabarriko eguzkia,
Ben nai beban ak gozetea pozaldia,
Ez eukitea goiko aldera egarri?
Zelan nai dozu barregarrizko ipuintxuak
Esanaz, emen kokolotuten jakintsuak,
Ak bazituzan askatutean bere eguak,
Ez eian igo zoratutera aingeruak?
Adiskidea, Luziak eban ondo iges,
Mundu au eban zer zan ezautu arek aurrez;
Gaiñera eukan beste ama bat goitik deiez,
Eta ez eutsan ezeztau gura askok legez.
Ez eutsan bada atsekaberik emon gura,
Eta bai, poztu goiko Guraso leun kutuna;
Alan amaika urtegaz itxi einda lurra,
Igo deutsue zorioneko Erreñura.
Adiskidea, aren gazte zan batentzako
Aurreregia etorren bada mundurako;
Joan zalako zuek ein arren negar asko,
Ama Mariak bere ondoan pozik dauko.
Baña, ez uste aztu dabela beko ama,
Eta aiñ gitxi aita maite ta aiñ laztana,
Zuek gaitik gaur dakit Zeruan dagoala,
Ango Amari eskatzen poztu zaiezala.
Antxe derautsa Jaungoikoari erreguan,
Lirio zuri eder bategaz eskutxuan,
Zeuen bizia beian amaitzen dan orduan,
Beragaz batu zagiezala bai, Zeruan.
Eskuizkribua Azkue Bibliotekan dago
|