Ill dan Soroa ospatuari goratasun bat
Pozik ez ditu nekazariak soro onean
Egun ta asteak neke artean igarotzen?
Baldin baditu andik urtero udazkenean
Saritzat ordaiñ askoz geiago etxeratzen?
Zer oi du berriz buru langiñak bere artean
Saiatu baizik irudimena aztertutzen?
Ta nekazari onak bezela era danean
Dagokiona neurrian gañez ez du artzen?
Adiskidea, beti zan zure adimentua,
Eten gabeko langille zintzo txit argia,
Irudimena zenduan berriz lur oparua,
Zeiñ lantzen bota zenduan gogoz izerdia;
Agatik ziñan, Soroa, egin aiñ ospatsua,
Zeren zu ziñan buruz soro bat ugaria,
Ta ala gaur jantzi dizuten koroi baliosua
Da zure lumak eiñdako lanak merezia.
Euskal Erria, 1902, XLVII
|