 |
Mariaren alabantzak
Jaungoikoaren urrengo zara
Maria gura jaubia,
Zarialako Jesusen Ama
Eta guraso guria;
Izan zakiguz orrexegaitik
Itxaso onetan arkia,
Zure bitartez jaritxi daigun
Portu dontsuan sartzia.
Zu zara argi, zu zara garbi,
Loitu bagako iturria,
Zara Luzbeli emon zeuntsana
Iñok ez lako lotsaria;
Zara beraren bildurgarria,
Arerio bat aiñ andia,
Nori burua dana triskauta
Ipini zeuntsan gerraria.
Jaungoikoaren urrengo zara...
Galanta zara oso Maria,
Apaintasunez ain betia,
Lorategi bat aiñ ederra ze,
Paradisua baño obea;
Nora ezin zan ezelan bere
Inondik sartu sierpia,
Inguru inguru zergaitik zeunkan
Graziaz einda zuk ormia.
Jaungoikoaren urrengo zara...
Ez da gauzarik zu duin andirik,
Egillearen egiñetan,
Ez eguzkian, ez idargian,
Eta ain gitxi izarretan,
Aingeruak ta santu guztiak
Berago dagoz zeruetan,
Bakarrik zaukaz Jaunak alboan,
Bera jarten dan Tronuetan.
Euskalduna, 1897, 36
Euskalzale, 1897, I
|
 |