Gabon gabeko miraria
Amalauduna
Aldospe batera aingeru pilluak
Dakustaz zerutik urreratuten,
Euren soñu eta kantu aiñ gozuak
Entzula guztia dau zoratuten;
Uda barria gaur dirudi neguak,
Gaba bere dakust nik egunduten,
Artzaiñak bildos ta esnedun kaikuak
Artuta kobara dira elduten.
Ikusgeiok nabe osoro poztuten,
Beste pozgei bat dot, baña obea,
Ama bat dontzella dala geldituten,
Jaio egin jaku Jesus Umea;
Jaungoiko bat gizon gaur da agertuten
Izanik len gauza gorputz bagea.
Euskal Erria, 1888, XIX
|