Maiatza
Loraz eta apainduraz beiak eta goiak jazten
Gaur jakuz zerren Maiatza ederrik dan jaioten,
Goizetik au jagiten da, berandu da etzaten,
Ez dot ill aiñ alegere beste bat nik ikusten.
Mendi-txuntxurrak kentzen dau buru-zapi zuria,
Artu dau beste antz bat ta, dau gazte irudia,
Igartasunik ez dauka, dago berdez guztia,
Ze pozik orain dabillen zugatzetan txoria!
Zigoinak abiau dira kanpantorre puntetan,
Egazti-zuriak bere pozik tellapietan,
Elai baltz ego luzean eleiz ta ermitetan,
Egazti danak guztiak urteroko lanetan.
Guztiak ezautu dabe au norena dan illa,
Batez bere kristiñauak, au oz dago kikilla,
Au dabill kantuz goizetik lorarik onen billa,
Mariari eskinteko sortatxoak eginda.
Ibaizabal, 1903, 72
|