Ondra ta alabantzak Aita San Joseri
Nere adiskide maite Agirreko On Domingori
Intzensoa duiñ gustagarria balitxakizu,
O! done Jose! opa deutsudan ondratxua,
Balitxakizu lora barrien lurrunen gisan
Berau atsegin, berau gozo ta gogokua!
Au ezbalitza bere badakit zelan zaituen,
Ni baño izan goragokoak goratuten,
Goragokoen ondoren baña, goragotzeko
Albait goren ni abietan naz lirau joten.
Uda barriak danen aurretik goratzen zaitu,
Igex egiten deutsu neguak guztiz urrin,
Eta izate dana dakusgu jagiten dala
Nai leuskizala abegi on bat zuri egin.
Arantza miñak berdez jantziten asirik dagoz,
Txori tristeak bota dituez lengo penak,
Goixetan uste nik izaten dot alegeratu
Oi dituzala zure egunaren etorrerak.
Kristiñau onak poztu oi ditu zure egunak,
Aberats, pobre, andi zeiñ txiki diran danak,
Ta batez bere adierazo aurten nai dabe,
Egun au jaitzat zelebrauagaz españatarrak.
Atso agura zar zarrak zaukez laguntzallatzat,
Galaiak deutsu biotz garbia eskiñiten,
Eta dontzellak zure altarak bitxiz jantzita
Zeu ondretako galanto dabez apainduten.
Zarealako lirio gisan loretan loren,
Zarelako ederez edur antzekua,
Zarelako Bildots ederrak amore-errekaz
Erregau eta erregetakaz edertua.
Berorren ezpan jazminezkoak bazituezan
Karminez jantzi larrosa gorri usaintsuak,
Zure ezpanak erioela ezti gozoa
Zara emona berorri laztan, zelakuak!
Zure zanetan bizitza inkau eban orreri,
Guraso legez emon deutsazu zuk ogia,
Zure biotza arimaz jantzi eutsuna, batzen
Dozu zeuk besoz altzo orretan, ze gloria!
Probidentzia exegiten da zure samatik,
Zuzentzen dozu egin guztien Egillea,
Zeuri eskuan mun egitean deitzen deutsazu
Betikoaren Seme danari zeuk semea.
Beko irubat santuan zara gidaria zu,
Aitaren Berbo orrek dantzutsuz zure esanak,
Argi guztien Argitzalleak darraitzu barriz,
Dontsutu arren bere gloriaz zeru danak.
Arpa soñuan goratzen dabe gaur zure jaia,
Jolas aldiak goietan jatzuz eskiniten,
Eta munduko alderdi biak alabantzakaz
Zagozan jargoi orretaraño dabe igoten.
Nun da beste bat zu legez alan aiñ goratua?
Izanagaitik naiz bat errege, nun da aurkitzen?
Zeru ta lurrak kantau oi dabez zure gloriak,
Dakuselako Jauna zeurorri obeditzen.
Agur, o! andra danen artean autuarentzat
Zeruak egin zinduzan senar duin ta andia,
Agur, Joakiñen eta Anaren alabeagaz
Ezkondu ziñan Dabiden seme egogia.
Agur, Eleixa katolikeak gordetzallatzat
Esleidutako santu eregi goratua,
Ejipton beste Jose zan baño askoz urrago
Errege danen Erregearen ondokua.
Agur, bai, agur millaldiz goiko jauregi
Ederretako prinzipe dontsu aiñ argia,
Agur, zeruko Erregiñaren esposo garbi
Gorputz ta arima glorietara eregia.
Euskal Erria, 1890, XXII
|