Goratu aita San Josepe
Naiz eguzkia izan argia, argiago da
Zuri darizun argitasunen errekea,
Mundu guztiak dazau argiro bere indarra,
Dala arimen lagun ongarriz eskergea:
Zure zaletar, otseiñ, jarrailliak alan daroe
Biotza egin birtute-loren abiea,
Baneuka euren baratzea!
Ze zoriona gaur nirea!
Ninduke Josek bai semea!
Bada ezpadak lañotuarren zure burua,
Mingoztasunak imini miñik tint biotza,
Baña, ez ekartsun zerutar batek bere orduan
Orregaitiño miñ orren ordez baita poza?
O zeinbat aldiz zentzuzun, Jose naigabetua,
Gañtar egari galai galanten berbal-otsa?
Oso leun leuna, ez mingotza?
Gitxik dabena beian goza!
Nork lentzukean euren boza?
Goian edergei ederrenetan ederren zara,
Justuen kanta kantagarrien kantageia,
Eleizearen Aititan Aita, Aita-lenena,
Nok jarri daben zure kerizan gaur masteia,
Atsakabetan gure poz, ezti, atsegin gozo,
Illtean ondo illteko ongilla nagusia,
Eltzean une aiñ larria!
Ez daidan topau galmendia!
Eukizu nigaz errukia!
Ama Eleiza Santuak zaitu Jaubetzat artzen
Goi gora jaso eta buruan arotuten,
Jose zuzena zarealako, gizon guztiak
Goratasuna baño besterik ez emoten;
Aita-ordetzat arturik, baña noraño zaitu
Belengo Jesus Jaungoiko Kristok goratuten?
Bidez deutsazu aginduten!
Nor beartzen dan umillduten!
Zendualako mantenduten!
Ibaizabal, 1903, 66
|