Norberentzat
—Kapatazik ez dakust ta, zelan da Premiñ,
Bearrari orrelan oi deutsazu ekiñ?
Zuk daukazun alper ta nagi zaratakin
Arriturik naukazu egin dozunakiñ.
—A, don Pedro, ez al dau iñoiz entzun egin
Bearrak oi dabela bearra eragin?
Neuretzat nabill eta, zelan ez alegiñ,
Pipa artzeak bere egiten badeust miñ?
Ibaizabal, 1902, 36
Euskal Erria, 1903, XLVIII
|