 |
Maria txito santeari bere jaiotzako egunean
Eiten bajako mundura jaio
Oi dan danari,
Bere jaiotzan poztasunezko
Igarria,
Esker ta doez aberatsago
Datorrenari,
Berez zor jako dagokan mallan
Jaialdia;
Jaio ezkero parebaga bat
Orain lurrean,
Jaio ezkero emakumeetan
Esleidua,
Jaiotz onegaz danok guztiok
Poztu gaitean,
Eldu dalako gura zan egun
Doatsua.
Ze mirari da lurra guztia
Zoratutea,
Alako egun-senti eder au
Jaiotean?
Ze mirari da Zerua pozez
Gañeztutea,
Jese-n Landara argidotar au
Ikustean?
Errazoiagaz alegeratu
Zara Zerua,
Egilleari, kantaurik kanta
Aiñ ederrak,
Lora danakaz agertu zaite
Lurra apaindua,
Eguzki onek merezi ditu
Danen txerak.
Jatsi, gaur jatsi zaite egodun
Goiko taldea,
Baratz usaintsu atsegiñetan
Bizi arren,
Jatsi, bai jatsi galantago dan
Kriaturea,
Ikusitera zelan jaio dan
Nazareten;
Noren begiak diran argiak,
Baña aiñ argiak,
Noren matrallak larrosak baño
Larrosauak,
Eguzkiaren ondoan nolan
Izar txikiak,
Noren aldean diran zurbillak
Aingeruak.
Ixildu bitez, ixildu, ixildu
Andra andiak,
Rakel-Rebekak, Debora-Esterrak
Ta Susanak,
Ixildu bitez, ixildu ixildu
Danak guztiak,
Sara-Abigaillak, Jael-Juditak
Baita Anak;
Zerren dienak diran beerago
Onen aldean,
Zergaitik orreen ondoan au dan
Nagusia,
Palma ederraz zelan bat egiñ
Ezin leitean,
Mirtoa deitu egiten jakon
Landarea.
Ixillik gorde beiz Eguzkiak
Ule gorriak,
Onek daukazun urrez egiñak
Ikustian,
Alperrik euki arek aiñ eder
Miragarriak,
Onek Illargi legez biurtu
Ez dagian;
Ixi, izarren argitasuna
Egun onetan,
Izarren izan diran begien
Aur-aldean,
Ixi, bekoki goix-zale onen
Aldamenean,
Larrosaturik jagiten dana
Sortaldean.
Ixi, matralla oneen ondoan
Lore dan danak,
Lirio zuri, larrosa mardo
Ta zabalak,
Ixi, zidarra, rubi, jazinto
Perla ta granak,
Ixi, nakarrak, baita ixilldu
Gaur koralak;
Ao aiñ polit orren ateak
Idigitean,
Ta bular orrek bialtzen daben
Arnasian,
Ixilldu bedi gauz onik ezer
Bada Pankaian
Bardin ederrik aurkitzen bada
Arabian.
Esku ta bular orreen ondoan
Leiar garbiak,
Alabastro zeiñ edurrak dira
Aiñ motelak,
Bata Jaunaren etxea bada
Dira bestiak,
Zeruak berak gloria andi bat
Zor deutsenak;
Bata jaunari bere gogoa
Da poztuteko,
Besteak dira bere grazien
Zabaltzallak,
Bata ispillu Jauna berbera
Begiratzeko,
Amodiozko fletxen besteak
Tiratzallak.
Bere agiñak dira aiñ zuri
Baña ain zuriak,
Marfillik ez da bardinduteko
Gaur eurakaz,
Bere okotza biribildu dau
Arte guztiak,
Poto txiki bat erdi erdian
Egiñagaz;
Beso, sama, oin, zankoak daukaz
Ondo atereak,
Alperrik daukaz Zeruak pillar
Biribillak,
Baña ume onek lurrean daukaz
Askoz obeak,
Bardingarritzat ez diralako
Areek diñak.
Gorputz guztizko zatiak ditu
Utsik bagiak,
Dana guztia ondo egiña
Dau agiri,
Ezagun dago beren berariz
Au Egilleak,
Egiñ dabela, gorputz ta ariman
Miragarri;
Bere sorrera zan legez garbi
Eta santua,
Jaiotz au bere alantxe bear
Zan gertatu,
Bata loi baga eta beste au
Onen dontsua,
Izan zeitezan Jaunak zituzan
Aukeratu.
Ongi etorri, umetxo eder
Ain Zerutarra,
Zeruko leio eta bertako
Eskallera,
Paradisuko atea eta
Izar goixtarra,
Zatozalako Egun ederra
Ekartera;
Ongi etorri Jese-n Landara
Jaio barria,
Zure jaiotza zabaldu begi
Gaur Fameak,
Zerren larririk aurkietan zan
Gizon tristea,
Zerren katibu legez ekarren
Illunpeak.
Euskal Erria, 1886, XV
|
 |