 |
Mariari garbitzeko egunean
Arpegia badakar
Barrez egun sentiak,
Kanpoak Eguzkiak
Urrez badauz janzten,
Andrea, da zeurorri
Agur bat emon nairik,
Diralako goisetik
Guztiak jagiten.
Gaur emoten deutsue
Alboradea danak,
Txoritxo kantatzallak
Errama gañetan,
Euren txorrotxioak
Esan gura dabela,
Zareala ederra
O Ama, sorreran!
Errekatxo garbian
Kardintxai ezkoturik
Lumatxoak kizkorrik
Bajakez jarriten,
Maria, zareala
Guztizko egokia,
Galant miragarria
Dabe iragarten.
Larroseak dotore,
Lirioak arrorik,
Lurrunak isuririk
Dabe erakusten,
Sorreratik, Maria
Aren usain gozoa,
Bailo gozoagoa
Dozula botaten.
Bere zuritasuna
Beltxargak dau estaltzen,
Itxasoak gelditzen
Ondak bereala,
Zakusenean zelan
Zu zarean ederren,
Dontzellea dontzellen
Eta amen Ama.
Erregiñea zara
Edertasun danena,
Udarik galantena
Zugaz oi da zurtu,
Neguak iges egin
Infernuak gerria,
Eta bere anzia
Lotsarian galdu.
Baita uso politak
Zidarrezko errekan,
Deutsu zuri kantetan
Dabillala pozez,
Bakotxak bere txandan
Euren doe andiak,
Urteko lau aldiak
Eskinten deutsuez.
Zure oñatsai laztan
Deutse egiten astruak,
Dauka zure buruak
Izarrez arua,
Zeure oñen aulkitzat
Daukazu illargia,
Ta barriz Eguzkia
Da zure mantua.
Nai zaitue agurtu
Aingeruak Zeruan,
Kriaturak soruan
Gure alkarren leian,
Zeurorren sorreria
Loirik baga garbia,
Eta miragarria
Txit zalako izan.
Jaunak zinduzalako
Egiñ orren dontsua,
Orren bedeinkatua
Ta Beretzat Ama.
Agur, agur, milla agur,
Guraso orren diña,
Izateko egiña
Jaio ziñeana.
* * *
—Izanik zu, o Andrea!
Zorionez aiñ betea,
Noruntza, Emakumea
Zoaz gaur goix jagirik?
Goixaro orren txarrean
Otzak kikillik bidean,
Edur leituen gañean
Zeure Jesus arturik?
Zek zaroaz Salenera
Loirik ez da garbitzera,
Garbitasuna berbera
Baldin beti bazara?
Egun sentia goisetan
Ibar, lau, ta tontorreran
Ezpada aiñ ederra?
Zek zaoraz, o Maria!
Mota bagarik zuria
Uso edurrez jantzia
Tenplura garbi jarten?
Ez padot nik erreketan,
Eta euren korrontetan
Urik iñor begiztetan
Zu duiñ leiar joaten?
Zu izanik ederrago
Illargia bera baño,
Izar bat txit argiago,
Gaur, nai dozu garbitu?
Nun daukazu baltzunarik?
Nun oreiñ ta nun orbanik?
Nun loirik ta, nun motarik?
Nun dozu zek ezaindu?
Zu zara bai, zu Andrea,
Gaurko legetik librea,
Ta zure onoidadea,
Ezkutau gura dozu,
Beste andrakunien gisan,
Loitu bagarik seingintzan,
Zertan nai dozu Elixan
Andra garbia, sartu?
O Jaunaren Esposea!
Bere Ama ta Alabea!
Zeruko Erregiñea!
Arriturik naukazu!
Ikusirik zareala,
Legera, loien erara,
Erru bagea izanda
Borondatez umilidu.
Ez dakit agaitik bada,
Zeñ dan zurgarrien, Ama,
Umilltasun on ala,
Dozun garbitasuna,
Biok nabe lotsaketan,
Biok nabe kondenetan,
Nazalako arroketan,
Izanik loitasuna.
Umillen Irakaslea
Egin naizu umilldea,
Loirik bagako Andrea,
Egin naizu garbia,
Egin naizu loi au zuri,
Umill eta garbiz zeuri,
Nik dagizudan iduri,
Andra utsik zuria.
Euskal Erria, 1884, X
|
 |