Jesukristo gure jaunaren zeruratzea
Amalauduna
Gau ostean oi dau, igoaz gorago,
Febok gorrituen egun aurrea;
Baña, beste batek larrosatuago,
Gaur zoragarritu dau goi aldea;
Garaitzalla legez o bai, o! zelango,
Martxa jo deutsen aiñ alegerea;
Musika obea emengoa baño
Zalako, eroan deust arimea.
Zeru-atarian: ateok zabaldu,
Deitu dabenean gordetzalleak;
—Nor da? barrukoak egiñik itandu,
—Errege, eranzun deutse bestiak;
Buruak bertatik danak desestaldu,
Eta idigi deutsez ate guztiak.
Euskal Erria, 1889, XX
|